Algortan izan dira Joseba Permach eta Maribi Ugarteburu. Maribi Ugarteburuk honakoa adierazi du:
Lehenik eta behin, SORTUk bere babesa adierazi nahi die Angel Figueroa preso getxoztarraren senide eta lagunei. Inolako zalantzarik gabe, euskal preso politikoen aurka erabiltzen den espetxe politika kriminalak eta larriki gaixorik egonda ere jasandako espetxe baldintzek eragin dute Angel Figueroaren heriotza.
{audio}http://sortu.net/audioak/Adierazpenakmaribi.mp3{/audio}
Euskal preso politikoek pairatzen duten muturreko egoeran Alderdi Popularraren gobernuak duen erantzukizuna salatu nahi dugu gaurkoan. Euskal Herriak pairatzen duen gatazka politikoaren konponbiderako irekitako aukera zapuztea du xede PPk eta horretarako blokeo eta sabotaje politika bat garatzen du. Espetxe politika kriminala oinarri nagusi duen blokeo politika.
Horrela bada, SORTUk deia luzatzen die euskal herritarrei zein eragile politiko, sindikal eta sozialei herri mobilizazio zein ahaleginak indartzeko, konponbide prozesuan aurrera egin, PPren blokeo estrategia gainditu eta etxeratzearen bidean, euskal preso politikoen eskubideak aitortuak eta errespetatuak izan daitezen.