ALBISTEAK

Lehenik eta behin, SORTUk bere babesa adierazi nahi die Angel Figueroa preso getxoztarraren senide eta lagunei.

Inolako zalantzarik gabe, euskal preso politikoen aurka erabiltzen den espetxe politika kriminalak eta larriki gaixorik egonda ere jasandako espetxe baldintzek eragin dute Angel Figueroaren heriotza.

SORTUk Alderdi Popularra-ren gobernu espainiarraren ardura nabarmendu nahi du. Gatazkaren konponbiderako irekitako aukera zapuztu nahi du PPk espetxe politika kriminala ardatz nagusi duen blokeo politikaren bidez.

Horrela bada, SORTUk deia luzatzen die euskal herritarrei zein eragile politiko, sindikal eta sozialei herri mobilizazio zein ahaleginak indartzeko, konponbide prozesuan aurrera egin, PPren blokeo estrategia gainditu eta etxeratzearen bidean, euskal preso politikoen eskubideak aitortuak eta errespetatuak izan daitezen.

Azkenik, Angel Figueroaren heriotza zein espetxe politika kriminala salatzeko datozen egunotan burutuko diren mobilizazioetan parte hartzeko deia luzatzen du SORTUk.

Gure zerbitzuak hobetzeko, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, eta iraunkorrak direnez, erabiltzaileei buruzko estatistikak ematen dizkigute. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horiek erabiltzea onartzen duzu.