ALBISTEAK

Bilboko epaitegi batek Santi Brouard-en hilketaren inguruko ikerketa ireki duela eta, honakoa adierazi nahi du SORTUk:
• SORTUren iritziz, gatazka politikoaren eta bere ondorioen inguruko egia osoa ezagutzea ezinbestekoa da. Egia jakitea beharrezkoa da gatazka egoera batetik konponbide agertoki batera igarotzeko.
• Horrela, ezinbestekoa da indar politiko guztiek gatazkan izandako ardura onartu eta aitortzea.

• GALek hildako Santi Brouard-en kasuak era argian adierazten du estatu aparatuek eta estatu ardurak izan dituzten eta egun dituzten alderdi politikoek gatazkan eta bere ondorioetan izandako ardura zuzenak.
• Zentzu horretan, euren ardura propioak saihestuz eta gatazkaren izaera eta herri honek azken hamarkadetan pairaturikoa desitxuratuz arduraren zama etengabe SORTU eta ezker abertzalearengan kokatu nahi duten horien jarrera salatu nahi du SORTUk.
• Horrela bada, SORTUk dei argia luzatu nahi die indar politiko ezberdinei gatazkan zehar izandako jarduera eta ardurak onartu eta Euskal Herrian pariaturikoa errepika ez dadin berme gisa, gatazkaren konponbidea helburu izango duen elkarrizketa politikoari ekiteko.

Gure zerbitzuak hobetzeko, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, eta iraunkorrak direnez, erabiltzaileei buruzko estatistikak ematen dizkigute. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horiek erabiltzea onartzen duzu.