ALBISTEAK

Xabier Lopez Peña euskal preso politikoaren heriotzaren inguruan Pernando Barrenak eginiko adierazpenak Fiskaltzari helarazi dizkiola iragarri du Barne Ministerio espainiarrak. Horren aurrean honako adierazi nahi du SORTUk:


• Barne Ministerio espainiarraren mehatxuak distrakzio maniobra bat baino ez dira: Xabier Lopez Peña-ren heriotzak sortzen dituen argi-ilun guztietatik arreta desbideratu nahi du PPk.
• Era berean, inputazio mehatxuen bidez, gobernu espainiar eta frantziarrak euskal preso politikoei ezartzen dieten espetxe politika anker eta kriminalaren ondorioetan duen ardura zuzena saihestu nahi du PPk.

Gure zerbitzuak hobetzeko, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, eta iraunkorrak direnez, erabiltzaileei buruzko estatistikak ematen dizkigute. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horiek erabiltzea onartzen duzu.