Gaurkoan, Lokarrik eta Bake prozesua indartzeko Foro sozialaren antolakuntzan arituriko lagunek aurkezturiko gomendio multzoaren inguruko lehen balorazioa egin nahi du Sortuk.
Foro sozialaren antolatzaileek eta bertan parte hartu zuten nazioarteko fundazioek foroaren amaieran egindako lanaren fruitu diren gomendio hauek, konponbide prozesua bideragarri egiteko erreferentzia baliagarria dira Sorturen ustez.
Zentzu horretan, Sortuk jakinarazi nahi du foroak planteatzen duen ariketan hartuko duela parte, jarrera eraikitzaile eta posizio propio batetik.
Sorturen iritziz, gomendioen bilduma honek soluziobidean aurrera egiteko baliagarritasuna du, eta horregatik eta horretarako ezin daitezke banaka aztertu
edota baloratu.
Era berean, gure ustez atzo aurkezturiko gomendioek prozesuaren garapen eta bideragarritasunean ardura dugun eragile guztiok interpelatzen gaituzte.
Azkenik, eta bakea eta aterabide demokratikoak eraikitzeko konpromisoa exijitzen duen herritarren gehiengoaren aldarriarekin bat eginik, deia luzatu nahi diegu gainontzeko eragile politiko, sozial eta instituzionalei dei honi modu eraikitzaile batean erantzun diezaioten.