Atzo Guardia Zibilak Andoain eta Urnietan buruturiko atxiloketak justifikatuz Eusko Jaurlaritzako eledun den Josu Erkorekak eginiko adierazpenak, oso larriak dira SORTUren iritziz.
ETAk ekintza armatuak burutzeko balizko arriskua erabili zuen aitzakia gisa Erkorekak atxiloketak justifikatzeko, jakin badakienean egun indarkeriaren erabilera alde bakarretik burutzen dela, Estatuaren aldetik alegia.
Are larriagoa dira Erkorekaren adierazpenak, atxiloturiko bi lagunak inkomunikaturik daudenean eta ondorioz, oinarrizko eskubide guztiak urraturik izateko arrisku bizian.
Estatu espainiarrak bakearen eraikuntzaren aurka burutzen dituen erasoen aurrean begirale jarrera du PNVk eta jarrera honen bidez, bidea irekitzen die bakearen etsaiei bake eta konponbide prozesuaren aurkako erasoei eusteko. PPren inboluzio politika elikatu egiten du PNVren jarrerak.