Gaurko egunez, maiatzak 27, Josetxo Ibazeta donostiarra Entzutegi Nazional espainiarrean epaitua izan da.
2012ko uztailean jazoriko gertakari batzuengatik salbuespenezko epaitegian epaitua izan da Ibazeta, "mehatxu terroristak" egotzita.
Sortu-ren iritziz, Ibazetaren aurkako epaiketa Sortuk eta ezker abertzaleak pairatzen duten Espainiar gobernuaren jazarpen politiko, polizial eta judizialaren adibide berri bat baino ez da. Euskal Herrian abian den konponbide prozesuaren aurka PPk garatzen duen salbuespen politikaren atal berri baten aurrean gaude.
Horrela bada, Josetxo Ibazetaren aurkako jazarpena salatu nahi du Sortuk eta deia luzatzen dio PPri bake eta konponbidearen aurkako salbuespenezko politika oro bertan
behera utzi dezan.