ALBISTEAK

Nazioarteko atxilotze agindua duten lau polizi espainiar torturatzaileak ez atxilotzeko Entzutegi Nazional espainiarreko Fiskaltzaren erabakiaren aurrean, honakoa adierazi nahi du Sortuk:

  • Guardia Zibilaren eta Polizia Nazionalaren eskuetan zeudela hil zituzten Gurutze Iantzi eta Xabier Kalparsororen heriotzaz 20 urte betetzen diren aste berean ezagutu da erabaki hau.
  • Honek agerian uzten du torturaren erabilera Estatu espainiarrean ez dela garai historiko zehatz bati edota polizia batzuen jarrerari loturiko zerbait: Estatu espainiarrak sistematikoki erabili duen tresna bat da tortura.
  • Fiskaltzaren erabakiak agerian uzten du berriro ere tortura erabili duten Estatuko Segurtasun Indarretako kideek Estatuaren aldetik jasotzen duten babes politiko eta juridikoa. Fiskaltzak zigorgabetasuna aitortu die lau torturatzaile hauei, euskal herritarrak torturatzeagatik hainbat polizia espainiar sarituak izan diren moduan.

Gure zerbitzuak hobetzeko, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, eta iraunkorrak direnez, erabiltzaileei buruzko estatistikak ematen dizkigute. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horiek erabiltzea onartzen duzu.