Arnaldo Otegik erabaki du Catalunyako Parlamenteko Erabakitze eskubidearen aldeko batzordera bere kolaborazioa bidaltzeko egindako eskaerari uko egitea.
Arnaldo Otegik aipatu erabakia hartu du uste duelako bere balizko parte hartzea Catalunyako herriaren erabakitze eskubidearen kontrako alderdi espainiarrek erabilia izan litekeela erasorako tresna gisa eta ondorioz, garrantzi handikoa den parlamentu- lana interes txarrek kaltetuta gerta litekeelako.
Bide batez, Arnaldo Otegik erabateko arrakasta opa nahi dio Parlamentari Catalunyako herritarrek beren etorkizuna erabakitzerik izan dezaten eta ondorioz bai herri kataluniarrak zein Euskal Herrikoak askatasun mailarik gorena eskuratu dezaten, hots, independentzia.
Modu berean, CUPen parlamentuko taldeari bere eskerrona azaldu nahi dio egindako proposamenagatik zein ERCkoari babesteagatik.
Honekin batera, Arnaldo Otegik IIPPeko funtzionarioek interbenitutako korrespondentzia pribatua interes politiko nabarmenaz komunikabideetara igorri izana salatu nahi du; modu berean salagarria da ere joko zikin horretan parte hartzea erabaki duten komunikabideen jarrera.