Entzutegi Nazional espainiarrak Ateak Ireki atariaren itxiera agindu duela eta, honakoa adierazi nahi du Sortuk:
Lehenik eta behin, erabaki hau salatu nahi dugu. Espainiar demokrazia delakoak benetako izaera erakutsi du berriro ere, beste euskal komunikabide bat itxiz. Dagoeneko luzeegia zen zerrenda bat luzatzen du Ateak Ireki-ren itxierak.
Gure iritziz, arrazoi argi bat dago Entzutegi Nazionalaren erabakiaren oinarrian: Estatuko botereek ez dute lekukorik nahi. Eskubide urraketaren berri eman zein Nafarroako instituzio nagusietan instalaturik dagoen mafiaren salaketa egingo duen lekukorik ez dute nahi. Horregatik agindu dute Ateak Ireki-ren itxiera.
Azkenik, doakie gure elkartasun osoa Ateak Ireki bezalako proiektu sendoa posible egin duten lagunei.