ALBISTEAK

Datorren asteazkenean, azaroak 20, 29 eta 24 urte beteko dira, hurrenez hurren, Santi Brouard eta Josu Muguruza gure lagun eta burkideak hil zizkigutenetik. Guretzako balio politiko handia duen data horretan, urtero egiten dugun moduan, Santi eta Josu Ezker Abertzaleko militanteak omenduko ditugu, bai eta eurek ordezkatzen duten guztia: Euskal Herriarekiko konpromisoa, konpromiso eta koherentzia militantea, bai eta Ezker Abertzalearen baitan eginiko ekarpen oparo eta ezinbestekoa.

Urtero bezala, testuinguru zehatz batean kokatzen da urteurren hau:
• Batetik, 30 urte bete dira GALek bere lehen ekintzak burutu zituenetik.
• Bestetik, Euskal Herriak bizi duen testuinguru politikoa:
• Euskal Herrian garai berri zabaltzea ahalbideratu dugu.


• Eta testuinguru honetan bi errealitatek, bi jarrerek egiten du talka, bata, bi estatuek erakusten ari direna, atzera begiratzen duena, euskal herriaren ukazioan mantentzen dena eta egungo errealitateari beldur diona, eta hortik datoz, Herrira-ren kontrako operazioa, Ernai-ren espioitza eta Sortu- ko militanteen jazarpena...
• Eta bestetik, etorkizunari begira dagoen errealitatea, gatazkaren konponbidearen alde kokatzen dena, giza eskubide guztien alde dagoena eta elkarbizitza demokratikoaren alde kokatzen dena. Eta norabide horretan ulertzen ditugu berriki, Mexikon hainbat estatuetako presidente ohiek Aieteko adierazpenarekin bat egin izana eta Estrasburgoko Epaitegiak "Parot doktrina" gisa ezagutzen dena bertan behera utzi izana, hau da, bide honetan ematen ari garen urratsen aitortza gisa.

Horrela bada, bi ardatz horiek kontuan edukita, ekitaldi bat eta hitzaldi sorta bat antolatu ditu datorren asterako Sortuk:
• "Santi eta Josu, herriarenak zarete" ekitaldi politikoa. Asteazkenean, azaroak 20, burutuko da, 19:30 Bilboko Abandoibarran EHUk duen Paraninfoan. Ekitaldian Maribi Ugarteburuk egingo du hitzartze nagusia.
• Hitzaldiak:

• Astelehena 18, Bilbo: "Santi eta Josu, herriarenak zarete". Iñaki Egaña historialariak eta Hasier Arraiz, Sorturen Kontseilu Nazionaleko koordinatzaileak eskainiko dute. Santi eta Josu-ren heriotzaren
testuinguruaz zein Santi eta Josuren legatua ardatz, ezker abertzalearen erronkez arituko dira Egaña eta Arraiz.
• Asteartea 20, Gernika: "Estatuaren biolentziaren biktimak: ukatuak baina ez ahaztuak" gaiaz arituko dira Iñaki Egaña historialaria eta Iker Casanova Sortuko kidea.
• Osteguna 21, Ondarroa: "Gal: 30 urteko inpunitatea" gaiaz arituko dira Iñaki Goioaga abokatu eta senataria eta Iker Casanova Sortuko kidea.

Azkenik, deialdia luzatu nahi diegu herritarrei Santi eta Josuren heriotzen testuinguruan burutuko diren ekimen hauetan parte hartu dezaten.

 

Gure zerbitzuak hobetzeko, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, eta iraunkorrak direnez, erabiltzaileei buruzko estatistikak ematen dizkigute. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horiek erabiltzea onartzen duzu.