ALBISTEAK

Arnaldo Otegi, Rafa Diez, Sonia Jacinto, Miren Zabaleta eta Arkaitz Rodriguez espetxean mantentzeko Fiskaltzak Auzitegi Konstituzional espainiarrari luzaturiko eskaeraren aurrean, honakoa adierazi nahi du Sortuk:

Argi geratu da berriro ere, PPrekin lerraturiko bakearen etsaiek espetxean mantendu nahi dituztela ezker abertzaleko bost kide hauek.

Gatazkaren konponbidearen alde aritutako kideak zigortu nahi ditu PPk, azken finean, inboluzio agenda duelako martxan, bakea eraikitzeko aukera zapuztu nahian.

Eztabaida politikorako argudio demokratikoen faltan eta herri babes faltan, Fiskaltza, gobernu ordezkariak eta Guardia Zibila baliatzen ditu PPk bake eta konponbidearen aurka. Hautestontzietan lortzen ez duena lortu nahi du PPk indarkeriaren bidez.

Azkenik, 5 preso politiko hauen askatasuna zein espetxe politika kriminalaren amaiera exijitzen ditu Sortuk.


Gure zerbitzuak hobetzeko, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, eta iraunkorrak direnez, erabiltzaileei buruzko estatistikak ematen dizkigute. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horiek erabiltzea onartzen duzu.