ALBISTEAK

Konstituzio espainiarraren 1., 2., 8. eta 135. artikuluen edukiak jasotzen dituztehonako kartelek.

Artikulu hauek primeran laburbiltzen duten 1978ko Konstituzio espainiarraren esentzia: esentzia antidemokratiko eta inposatzailea.

1., 2. eta 8. artikuluek gure nazio izaera ukatu eta gure herriaren geroa erabakitzeko eskubide oro ukatzen digute, armen eta indarkeriaren mehatxuaren bidez.

135. artikuluak, "aldaezina" zen Konstituzioari orain bi urte PP eta PSOEren ekimenez gehiturikoa, pertsona bezala kateatzen gaitu, Troikaren aginduz zorraren ordainketa lehentasun gisa inposatuz.

 

Argi eta garbi adierazi nahi dugu Konstituzio espainiarrak herri eta langile bezala kateatzen gaituela, gure oraina eta geroa hipotekatzen duela eta azken finean, herri bezala hondora garamatzala.

Euskal Herrian sekula baino premiazkoagoa da egungo marko konstituzional inposatzaile honekiko lotzen gaituzten kateak apurtzea. Horretarako, nahitaezkoa izango da herri aitortza eta erabakitzeko eskubidea praktikan jartzearen alde gauden eragile politiko, sozial eta sindikal guztien artean burujabetzarako euskal bideari ekitea.

Eskubidezkoa ez ezik, egoera politiko eta sozioekonomiko larri hau eraldatu ahal izateko guztiz premiazkoa ere bada Euskal Herriak burujabetza osoa izatea, estatu librea eraikiz justizia soziala erdiesteko. Independentzia da etorkizuna.

Gure zerbitzuak hobetzeko, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, eta iraunkorrak direnez, erabiltzaileei buruzko estatistikak ematen dizkigute. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horiek erabiltzea onartzen duzu.