ALBISTEAK

Amaia Izkoren adierazpenak bake prozesua bultzatzeko batzordearen sorrera agurtzen:

Bake prozesua bultzatzeko batzordearen sorrera agurtu nahi du Sortuk.

  • Bere garaian adierazi bezala, Foro sozialaren gomendioak, konponbide prozesua bideragarri egiteko erreferentzia baliagarria dira Sorturen ustez.
  • Foro sozialaren gomendio sortak konponbidean aurrera egiteko baliagarritasuna du, eta horregatik eta horretarako ezin daitezke banaka aztertu edota baloratu.
  • Era berean, gomendioek prozesuaren garapen eta bideragarritasunean ardura dugun eragile guztiok interpelatzen gaituzte eta beraz, Sortuk egingo duen moduan, gomendioekiko bai eta gaur aurkezturiko batzordearekiko jarrera arduratsu eta eraikitzailea izateko deia luzatzen diegu eragile guztiei.

Gure zerbitzuak hobetzeko, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, eta iraunkorrak direnez, erabiltzaileei buruzko estatistikak ematen dizkigute. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horiek erabiltzea onartzen duzu.