35/02 sumarioko epaiaren balorazioa eta mobilizatzeko deia egin du Sortuk.
Epaitegi Konstituzionalak Bateragune auzian hartutako erabakia salatzeko ekitaldia egin du Sortuk Donostian.
Auzitegi Konstituzionalak Bateragune auziko "babes eskeko" errekurtsoaren gaineko erabakia hartu berri du. Erabaki horren arabera, Arnaldo Otegi, Sonia Jacinto, Miren Zabaleta eta Arkaitz Rodrigez espetxean jarraituko dute.
Estatu estrategia bati erantzuten dion erabaki politiko bat dugu hau. Estatu-estrategia hori euskal herriko nazio errealitatearen ukazioan eta herri gisa dagozkigun eskubideen ukazioan oinarritzen da. Estatu-estrategia hori bere esku dituen arma guztiak, ukazioa eta autoritarismoa baliatzen ditu euskal independentismoaren kontra borrokotzeko. Testuinguru horretan, estrategia horretan kokatzen da Auzitegi Constituzionalak hartutako erabakia; Bateragune kasuan auziperatutakoak kartzelan iraunaraztearen erabakia. Independentismoaren kontrako borroka-estrategian kokatzen den erabakia.
ETAk egitura militarrak desegiteko erabakia hartu du; honek argi erakusten du ETAren borondate irmoa armagabetze prozesua bururaino eramateko.
ETAk armagabeko eragile politiko bihurtzeko borondatea erakusten du eta horren atzeraezintasuna bermatzen du egitura militarrek desegitean, hau da, jardun armatuarekin ikusteko zuen guztiaren desegitearekin.