ALBISTEAK

Sorturen iritziz oso larriak dira Borja Semper PPko kideak eginiko adierazpenak. Bake eta konponbidearen aurka bere alderdiak daraman politikaren bozeramaile bihurtu da Semper.

Euskal Herrian babes sozialik gabe geratzeko bidean de alderdi bateko kide da Semper eta beraz, espainiar ultra-eskuindarren bozeramaile lanak hartzen ditu bere gain. PPren jatorri frankistaren adierazle dira bere hitzak: Batetik, euskal herritarren gehiengo batek bere egiten dituen aldarrikapenei muzin egitea proposatzen du eta bestetik, euskal preso politikoen oinarrizko eskubideak urratzen jarraitzea babesten du. Eskubide urraketa, inposizioa eta mehatxua dira PPren politikaren oinarriak eta horien bidez ultra-eskuinean bilatu nahi du bere espazio politikoa.

Gauza bakarra du egiteko PPk: Herri honi eta herritarrei, euskal preso politikoak barne, dagozkien eskubideak aitortu eta errespetatzea.

Gure zerbitzuak hobetzeko, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, eta iraunkorrak direnez, erabiltzaileei buruzko estatistikak ematen dizkigute. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horiek erabiltzea onartzen duzu.