EAEko Auzitegi Nagusiak Hasier Arraiz-en aurkako auzia artxibatu duela eta, honakoa adierazi nahi du Sortuk:
- Abiatu behar ere ez zuen auzi baten amaiera onargarri bakarra izan beharko luke auziaren artxibatzea.
- Adierazpen askatasunaren aurkako erasoa izan da Arraizen aurkako auzibidea, jazarpen politikoaren adibide berri bat.
- Sortuk behin eta berriro ere salatu duen moduan, oso larria da eztabaida politikoa inputazioen bidez baldintzatu nahi izatea. Zentzu horretan, erregimen frankistaren erreformaren inguruan irakurketa erabat kritikoa egiten jarraituko du Sortuk, guztiz kritikoa den moduan garai hartan estatuko zein Euskal Herriko zenbait alderdiek hartutako jarrera edo egindako hautuarekin. Ezker abertzalearen hautua haustura demokratikoarena izan zen orduan eta horrela izaten jarraitzen du gaur egun ere, haustura hori delako bide bakarra Euskal Herriari dagozkion eskubideak eskuratu eta gauzatzeko.
- Edonola ere, Ezker Abertzalearen aurkako hainbat auzi daude oraindik ere irekiak eta bada garaia epaiketa hauekin amaitzeko. Legeen salbuespenezko aplikazioarekin amaitu behar da; auzi politikoak konponbide demokratikoaren aurka erabiltzeari utzi behar dio Estatu espainiarrak.