Alemanian izandako atxiloketaren harira, Sortuk hauxe adierazi nahi du:
- Operazio berri hau Estatutik nahi ez duten bake eta irtenbide eszenatokia ostopatzeko eta ekiditeko iraganeko estrategietan murgilduta daudenak bultzatu dute.
- Estatua errezeta zaharretara eta praktika usteletara bueltatzen da behin eta berriro. Horrela, horrelako operazioekin, urte luzeetako gatazkaren ondoren etorkizunari begira bakea sendotzeko eta gatazkaren ondorioak gainditzeko eszenatoki bat eraikitzeko dituen ardurak eta konpromisoak onartzeari bizkarra ematen dio.
- Jarrera horrekin, bere ardura zuzenak izkutatuz, errepresio, kriminalizazio eta jazarpen estrategiari eutsiz, Estatua inora ez daraman aurrera-ihesean dabil.
- Amaitzeko, Alemaniako agintariei bakearen etsaien estrategia ez babesteko ezta elikatzeko ere deia egiten diegu.