ALBISTEAK

Amaia Izko: "Hemen ez dago irakurketa juridiko posiblerik, martxan dauden aldaketa prozesuak geldiarazi nahi dituzte errepresioa eta kriminalizazioaren mamuarekin"

Duela 15 urtetako gertakari baten lekuko bat atera dute maukatik.

Akusazioen fabrikatzea edota frogak artifizialki sortzea deitu dugun praktika ankerra, eta aldi berean salatzeko praktika honek helburu argi bat daukala: beren zigorrak bete dituzten zenbait lagun berriz ere prozedura judizial bati aurre egitea eta, kasu gehienetan, horiek berriz ere kartzelan sartzea. Eta azken buru, herri honetan dagoen askatasun nahia zapuztea.

Jorge Olaizi duela 15 urte artxibatutako kausa bat berrireki diote, Polizi Nazionalak eta Guardia Zibilak elkarrekin informe bat egiten dutelarik, orduan fiskalak eta epaileak aztertu zituzten frogei interpretazio berri bat emanez, eta testuinguru horretan LEKUKO BAT AUKEZTEN DUTE, SEKULA kausan agertu ez dena, baina orain esaten duena BERA HAN ZEGOELA Iñaki Beaumont atxilotu zutenean eta berak diola berarekin bigarren pertsona bat bazegoela, eta identifikatzen du pertsona hori Jorge Olaiz bezala. Lekuko bat, hori bai, anonimoa dena, nor den jakin ezin dena, eta guztiz ezkutatuta mantenduko dutena momentu guztietan parte guztiengandik. Logika guztien arabera guztiz GUZTIZ SINESGAITZA. Eta horri, fiskal berri batek eta epaile batek balioa ematen diote eta Olaiz kartzelara sartzen dute.

Egoera hau, hasieran esan bezala, ozen eta irmo salatu nahi dugu:

  • Logika guztiak bortxatzen dituelako
  • Prozesu penalaren muga guztiak zanpatzen dituelako
  • Baina batez ere, sorburu eta helburu politiko ankerrak eta ilunak dituelako

Hemen ez dago irakurketa juridiko posiblerik. Martxan dauden aldaketa prozesuak geldiarazi nahi dituzte errepresioa eta kriminalizazioaren mamuarekin.

Herri honetan dagoen askatasun nahiaren aurkako azken estatu maniobra da Jorge Olaizen atxilotzea, eta jazarpen dinamika oso baten baitan kokatzen da.

Arrazoi ezberdinak ditu PPk errepresioaren azeleragailua sakatzeko: Espetxeak beterik mantendu eta Auzitegi Nazionala zein salbuespenezko araudien sistema errepresibo osoari eutsi. Eta bereziki, euskal gatazkaren parametroak parametro errepresiboetatik sekula atera ez daitezela, horrela gako politikoak ez sekula abordatzeko.

Estatu autokolpe bat oinarrizko eta funtsezko askatasun guztiak bortxatzetik pasatzen dena eta salbuespen hutsean oinarritzen dena. PPko sektore ultrenak, Guardia Zibila eta judikaturako hainbat sektore dira dinamika honen bultzatzaile. Helburua, esan bezala: aldaketa eragoztea bai hemen Nafarroan, Euskal Herrian, Katalunian eta Estatu osoan.

Hain zuzen, gaur egun gatazkaren gako politikoak dira inoizko argien azaltzen direnak, Euskal Herrian eta Nafarroan aldaketa haizea dabil eta hau da azken buru oztopatu nahi dutena.

Ezker abertzalea da aldaketa horren motorea, eta horregatik zuzentzen dute errepresioa bere aurka.

Baina salbuespeneko politikak ez dira Ezker Abertzalearentzat edota euskal edo katalan herritarrontzat bakarrik. Orain estatuan aplikatzen ari diren neurriak Euskal Herrian ikusi ditugu praktikan aplikatuak azken hamarkadetan. Mordaza legeak eta PPk eta PSOEk sinaturiko itun berriak suposatzen duten herritarren askatasunen murrizketak Euskal Herrian aplikatutako salbuespenezko neurrietan dute oinarri.

Salbuespen egoera Estatu osora hedatu nahi dute, ZEN plan berri baten bidez.

Gure elkartasuna errepresioa pairatzen duten guztiei, eta gaur bereziki Jorge Olaiz eta bere sendiari.

Estatuaren maniobra berri honek aldaketaren aldeko herritarrak ditu jopuntuan eta gure elkartasuna adierazi nahi diogu errepresioa pairatzen duten herritar orori. Gaur bereziki Jorge Olaizi eta bere sendiari.

Sortutik gure konpromisoa mantentzen dugu demokrazia, askatasuna eta aldaketaren alde lanean jarraitzeko.

Horregatik guztiagatik, demokrazia eta askatasunen aldeko erantzun zabala artikulatu behar dugu, eta aldaketaren aldeko indarrak biltzen jarraitu. Aldaketa martxan dago eta geldiezina da, horretan jarraitu behar dugu.

Gure zerbitzuak hobetzeko, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, eta iraunkorrak direnez, erabiltzaileei buruzko estatistikak ematen dizkigute. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horiek erabiltzea onartzen duzu.