ALBISTEAK

Sortuk agerian utzi nahi du berriro ere arrazoi politikoak direla medio zigortua izan zen euskal herritar bat izan dela atxilotua.

Carlos Garcia Preciadoren atxiloketa guztiz garaiz kanpokotzat jo daiteke bereziki honakoak kontutan hartzen baditugu:

 

  • orain dela 18 urte gertatutakoak leporatzen omen zaizkio, 
  • inputazioa lekuko bakar baten deklarazioan oinarritu zen, 
  • eta 16 urteko espetxe zigorra jaso zuen kalte materialengatik baino ez.

Berriro esatera gatoz bakerako garai berriak eta gatazkaren konponbideak espetxeak hustutzeko politika publikoak behar dituela eta inondik ez berauek betetzen jarraitzekoak.

Sortuk uste du justizia administrazioa eta polizia ezberdinen erabilpen gordin eta etengabeak ez diola ezer onik ekarriko gatazkaren ondorioen konponbideari; portaera hori lekuz eta bakerako garaiz kanpokoa da inongo zalantzarik gabe.

Gure zerbitzuak hobetzeko, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, eta iraunkorrak direnez, erabiltzaileei buruzko estatistikak ematen dizkigute. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horiek erabiltzea onartzen duzu.