ALBISTEAK

Espainiako segurtasun indarrek "ohitura" bilakatu nahi dute adierazpen askatasunaren kontrako erasoak burutzea sare sozialetako erabiltzaileen aurka. Maiztasun honek ohitu nahi gaitu, guztiz arbuiagarriak diren atxiloketak herritarrek normaltzat hartzea dute helburu eta horrekin batera iritzi disidenteak kriminalizatu eta desberdin pentsatzen dugunak izutu.

 Gasteizen atzo, eta baita gaur gertatu diren atxiloketek ere agerian utzi dute Espainiak eta bere menpekoek delitutzat hartzen dutela disidentzia politikoa. Atzokoan Gasteizen gazte independentistak eta gaur sare sozialen erabiltzaileak helburu izan dituzten polizia erasoen sustatzaileentzat adierazpen askatasunak balioa du bakar-bakarrik espainiartasunaren bozeramaleentzako, finantzari lapurrentzako eta eskuin muturraren izenean heriotza-mehatxuak botatzen aritzen direnentzako.

Atxilotutako pertsona guztien berehalako eta baldintzarik gabeko askatasuna eskatzen dugu. Adierazpen askatasuna zaindu beharreko eskubidea da baita sare sozialetan ere, esaten dena gustukoa izan ala ez, iritziekin ados izan ala ez; eta horrek xaxatze polizialarekin bukatzea eskatzen du.

Gure zerbitzuak hobetzeko, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, eta iraunkorrak direnez, erabiltzaileei buruzko estatistikak ematen dizkigute. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horiek erabiltzea onartzen duzu.