ALBISTEAK

Sortuk ongi etorria ematen dio FARC eta Gobernu kolonbiarraren arteko akordio historikoari. Kolonbiako gatazkaren konponbiderako aurrerapauso nabarmena da akordioa.

Bakearen eraikuntzan justiziaren aplikazioaren moduko gai korapilotsuan aldeek erakutsiriko heldutasun eta ardura nabarmendu nahi dugu.

Justizi sistema integrala, egia, erreparazio eta ez errepikapenaren inguruko akordioa da, nazioarteko justiziaren estandarretan oinarritutako eta bakea egonkortzeko balio duena, egia bilatuz eta biktimak erreparatuz.

Akordio honek biktima guztiak aitortzen ditu, bai eta gatazkan parte harturiko guztiak. Era berean, biktimen erreparazio helburu du, baina ez zigor punitibotik ez eta damurik.

Indarkeriak gogor jotako Kolonbiak erakusten digu testuinguruari loturiko justizia trantsizionalaren aplikazioaz garaitu eta garailerik gabeko bakearen eraikuntzan aurrera egin daitekeela.

Zerikusi gutxi dute Kolonbiako gobernuak eta PPren gobernuak mantentzen dituzten jarrerek. Bakearen aldeko apustua egitetik urruti, gatazka egoera betikotzearen aldeko politika garatzen du PPk. Gatazka egoerara kateatu nahi du PPk gure herria, horrela etorkizuna lapurtuko diolakoan. Larria da ere PPrekin lerrokatzeko EAJk eta Urkulluren gobernuak Aieteko bidea utzi izana. Diskurtsoa partekatzera iritsi dira PP eta EAJ.

Kolonbian ikusiriko arduratik urruti, Euskal Herrian PP eta PNVren interes partikular zekenek blokeatzen dute konponbide prozesua.

Gure iritziz, Kolonbiak irakaspen bat uzten digu euskal herritarroi: era kreatiboan eta biktima guztiekiko errespetuz garatzen den justizia trantsizionala bakearen eraikuntzarako tresna egokia dela.

Horretarako beharrezkoa da ahaleginak biderkatzea, herri mobilizazio eta presio politiko eta instituzionaletik. PPren espetxe politika kriminalarekin eta politika errepresiboarekin amaitzeko ahaleginak. Hori da Sorturen konpromisoa eta herriz herri garatuko dugun lanaren funtsa.

Horregatik, gaurko mobilizazioetan zein datozen asteetako deialdietan parte hartzeko deia luzatzen du Sortuk.

Gure zerbitzuak hobetzeko, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, eta iraunkorrak direnez, erabiltzaileei buruzko estatistikak ematen dizkigute. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horiek erabiltzea onartzen duzu.