Sortuk bat egiten du, 1600 preso ohik baino gehiagok, datorren iganderako Bilbon deitu duten manifestazioarekin.
Lehendabizi deitzaileak balorean jarri nahi ditugu. Espetxe eta erbestean egon diren 1600 preso ohik baino gehiagok deitzen dute mobilizazioa. Espetxean 15000 urtetik gora pasatakoak eta hortaz herri honetan pairatu den sufrimenduaren parte dira. EPPKko kideek, gure herriaren ezagutza lehen eskutik ezagutzen dute, motibazio politikoagatik askatasunik gabe eta beraz beren posizionamendua gai honetan berebiziko garrantzia du; balore kualitatibo eta kuantitatiboa du.
Mobilizazio honen lehen helburuetako bat, Ezker Abertzalea euskal preso politikoen espetxe irteeraren gaineko posizioa azpimarratzea eta preso oro babestea da.
Gogora ekarri behar da, Euskal Preso Politikoen Kolektiboak bere borondate eta disposizio osoa agertu duela ibilbide hori jarraitzeko, beraien eta beren senitartekoen eskubide ororen errespetuan oinarrituta; bide legalak erabiliz etxera itzultzeko prozesu artikulatu bat garatuz.
Norabide horretan salbuespenezko legedia guztiak ezabatzea, dispertsioaren amaiera eta epaiketa politiko guztien etetea funtsezkoak dira, beste askotan esan izan dugun bezala espetxeak betetzeko baino espetxeak hustutzeko garaia delako.
Sortuk eta orohar ezker abertzaleak EPPKk hartzen dituen erabaki guztiak errespetatuko ditu, eta beti egongo gara EPPKren ekimenak bultzatzen euskal preso politiko guztien espetxe eta etxera itzultzea bermatzeko eta azkartzeko.
Sortu-ren aburuz, espetxe frontetik espetxeak hustutzeko frontera pasa behar da. Eta eginkizun horretan presoen papera eta nola ez jendartearen konpromisoa gatazka politikoaren ondorioak gainditzeko funtsezkoa da. Hortaz, eremu politiko eta instituzionala zein sozial eta mobilizatzaileak funtsezkoak izaten jarraituko dute. Ez baitago normalizazio politiko eta soziala lortzerik motibazio politikoagatik herritarrak espetxeratuak baldin badira; hortaz normalizazioa ezker abertzalearen helburu bazterezina da.
Amaitzeko, dei orokor bat luzatzen diogu euskal jendarte osoari, presoak etxean egon behar dutela pentsatzen duen orori, datorren igandean eguerdiko 12:00etan Bilboko La Casillatik egingo den mobilizazioan parte hartzeko.