ALBISTEAK

Sortuk Tomas Madina galdakaoztarra aste honetan, apirilaren 4 eta 7 bitarte, Entzutegi Nazionalean epaituko dutela salatu nahi du. 40 urteko espetxe zigor eskaera egin du Fiskaltzak, ETAko kide izatea eta Patxi Lopez eta Rodolfo Aresen kontrako atentatu ahalegina prestatzea egotzita.

Eukene Jauregi abokatuak salatu duenez "Akusazioaren froga bakarra inkomunikazio aldian torturapean lortutako deklarazioak dira". Bereziki aipagarria da kasu hau 2011.urtean Torturaren Aurrezaintzarako Europako Komiteak egindako txostenean jasoa dagoela, tortura salaketa zehatz hauen egiazkotasuna berretsiz.

Estatuko egituren partetik aurreko zikloa zabalik mantentzeko ematen den jarrera burugogorraren adierazgarri den epaiketa hau salatu nahi du Sortuk.

Gure zerbitzuak hobetzeko, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, eta iraunkorrak direnez, erabiltzaileei buruzko estatistikak ematen dizkigute. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horiek erabiltzea onartzen duzu.