ALBISTEAK

Presoen inguruko 47 lagun auzipetu ditu Auzitegi Nazionak eta maiatzean deklarazioa hartzera deitu.

Sortuk presoen eskubideen alde lanean ari direnen aurkako pertsekuzio politikoa salatu nahi du gaurkoan.

47 lagunen auziperatzeak agerian uzten du beste behin ere, Estatuak bortizkeriaren erabilerari heltzen diola konponbidearen aldeko urratsak bazterrean utzita. Azken finean, Estatuak boztizkeria baliatzen du herri honi hitza eta erabakia ukatzen jarraitzeko.

 Honen aurrean, herri honen gehiengoak bortizkeria egoera honekin amaitu beharra aldarrikatzen du. Gogoan dugu, Bilboko kaleetan, Herriraren aurkako operazioaren ostean, herri honek emandako erantzun erraldoia, operazio polizial eta juridiko hauek amaitzeko eskatuz eta ttanttaz ttantta konponbidearen alde aritzeko konpromisoa agertuz.

Horixe da, hain zuzen, herri honetan jarrera nagusia: epaiketa politikoek amaitu behar dute eta espetxeak ustu egin behar ditugu, normalizazioa lortze bidean. Gaurko egunean, euskal gizartearen gehiengoaren nahia gogoratzea dagokigu beraz, eta horren alde aritzeko gure konpromisoa agertzea.

Presoen-eskubideen-defentsan-KARTELA

Gure zerbitzuak hobetzeko, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, eta iraunkorrak direnez, erabiltzaileei buruzko estatistikak ematen dizkigute. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horiek erabiltzea onartzen duzu.