ALBISTEAK

Parisko Zigorren Aplikazio Ganberak Ibon Fernandez Iradik espetxean jarraitu behar duela deliberatu ostean zera adierazi nahi du Sortuk: Espainiar zein frantziar gobernuak mendekuzko politika bat burutzen ari direla presoekiko, azken xedea konponbideen prozesua zapuztea delarik.

Gaixotasun larria duen Fernandez Iradirekin egiten ari direna krudela dela, preso lasartearraren egoera gero eta makurragoa izan dadin posible egiten duelako espetxean mantentzeko erabakiak.

Preso gaixo larri guztiak kalean behar dutela, herri honen gehiengoak hala eskatzen duelako.

Sortuk bat egiten du Ibon Fernandez Iradiren askatasuna eskatuz egingo diren herri mobilizazioekin.

Gure zerbitzuak hobetzeko, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, eta iraunkorrak direnez, erabiltzaileei buruzko estatistikak ematen dizkigute. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horiek erabiltzea onartzen duzu.