ALBISTEAK

Luhusoko operazioan atxilotutakoen inguruan eta Altsasuko herritarren inguruan Entzutegi Nazionalak hartutako erabakiak baloratu nahi ditu Sortuk:

Hasteko, kalean geratu diren guztiei besarkada luzatu nahi die Sortuk eta, era berean, Altsasuko kasuan, espetxean jarraitzen dutenen askatasuna exijitzen dugu berehalakoan.

Espainiar Estatua, frantziar estatuaren eskutik, herri hau bakearen eta konponbidearen alde egiten ari den apostua lehertu nahian dabil eta eraso iraunkor eta integral batean murgilduta dago konponbide justu eta iraunkorra ezinezkoa egin asmoz.

Egoera honetan, herri honetan bakearen alde dauden herritar, eragile nahiz alderdi guztiak batzeko garaia dela ondorioztatzen du Sortuk, eta bidea elkarrekin egitekoa.

Aski da esateko garaia heldu dela pentsatzen du Sortuk. Euskal gizarteak bakea nahi du, bake osoa eta behin betikoa. Eta ezin dugu onartu bakearen etsaiek herri hau konponbiderik gabeko eszenatoki batera eraman dezaten. Ez dugu onartuko.

Gure herrian erabateko gutxiengoan dauden gerra-jaunek ezingo dute borroka hau irabazi, protagonismo eske ari den eta gehiengoa ordezkatzen duen herritarren multzoaren aurrean. Ziur gaude herri honek bakea eta askatasunaren bide osoa egitea lortuko duela berandu baino lehen eta Sortuk horretan jarriko ditu indarrak eta lehentasunak.

Gure zerbitzuak hobetzeko, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, eta iraunkorrak direnez, erabiltzaileei buruzko estatistikak ematen dizkigute. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horiek erabiltzea onartzen duzu.