ALBISTEAK

Sortuk bat egiten du Sara Majarenas euskal presoaren askatasuna exijitzeko larunbat arratsalderako Donostian Sarek deitu duen elkarretaratzearekin.

Sortuk beste behin bere elkartasun osoa helerazi nahi die Sarari, alabari, senide eta lagunei une gogor hauetan.

Sara Majarenasen bi urteko alabaren hilketa saiakera indarkeria matxistaren adibide lazgarriena da. Sarak bere zigorraren 2/3ak beteta ditu eta, ondorioz, legearen arabera, kalean izan beharko luke, bere alabarekin aske.

Larunbatean 80.000 euskal herritarrek euskal preso politikoak Euskal Herrian izan behar dutela aldarrikatu genuen. Sara eta bere alaba Euskal Herritik 600 kilometrotara sakabanatuta izan dira orain artean. Beraz, euskal presoei aplikatzen zaien salbuespen legediarekin amaitzeko garaia da. Sortuk herritar guztiei dei egiten die, Sara eta alabari elkartasuna adierazteko, Sarek Donostian antolatu duen elkarretaratzera joateko.

Gure zerbitzuak hobetzeko, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, eta iraunkorrak direnez, erabiltzaileei buruzko estatistikak ematen dizkigute. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horiek erabiltzea onartzen duzu.