ALBISTEAK

Sorturen ustez, Entzutegi Nazionaleko Carmen Lamela epaileak hartu duen erabakia -sumarioa itxi du Altsasuko gazteei terrorismo delitua leporatuz-, aberrazio hutsa da.

Guztiak balio du bakea eta normalizazio politikoa boikoteatzeko. Kasu honetan, gaueko ordu txikietan izandako iskanbila batetik abiatuta, sumario oso bat asmatu da, zeinaren ondorioz egun inputatuak daudenek kartzela zigor luzeekin amaitu dezaketen, terrorismo delitua leporatuta. Izugarrizko ankerkeria!

Adibide honek eta konponbideen aurka hartzen diren beste hainbatek erakusten dutenez, PPren Gobernua eta Entzutegi Nazionala bakearen etsai gisa ari dira etengabe. Jokabide hau ez dugu ontzat ematen noski eta, Sortutik, gure esku dagoen guztia egingo dugu bake eszenario osoa lortzeko.

Oraindik espetxean jarraitzen duten Altsasuko gazteen askatasuna exijitzen dugu eta Entzutegi Nazionalera inoiz iritsi behar ez zuen muntaia honen itxiera. Gure herriko gehiengoaren aldarrikapena da honakoa, azken aste eta egunetan ikusi izan dugunez.

Herritarren gehiengoa bakearen eta behin betiko konponbidearen alde dago eta Sortuk egin beharreko esfortzuak biderkatuko ditu helburu hau lortze aldera.

Gure zerbitzuak hobetzeko, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, eta iraunkorrak direnez, erabiltzaileei buruzko estatistikak ematen dizkigute. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horiek erabiltzea onartzen duzu.