ALBISTEAK

Iñaki Arakama eta Premin Sanpedroren senitartekoek azken asteburu honetan izan dituzten istripuak direla eta Sortuk zera adierazi nahi du: Lehendabizi gure elkartasun osoa Iñaki Arakama eta Premin Sanpedroren presoei eta beren senitartekoei.

Beste behin sakabanaketa politikaren emaitza baino ez da asteburuan jazotakoa. Dagoeneko 16 senitarteko eta lagun hil dira istripuetan.

Beraz, sakabanaketa politikarekin amaitzeko ordua da. Salbuezpenezko politikekin behin betiko amaitzeko ordua da. Arduraz jokatzeko unea da, eta presoei bezala, senitartekoen eskubideak errespetatzeko garaia da. Hortaz, espainiar eta frantziar gobernuei dei egiten diegu espetxe politika eta sakabanaketa politika kriminalarekin behin betiko amaitu dezaten.

Sakabanaketa politikarekin amaitu beharra dago eta hori euskal jendarte osoaren inplikazioarekin lortuko da.

Gure zerbitzuak hobetzeko, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, eta iraunkorrak direnez, erabiltzaileei buruzko estatistikak ematen dizkigute. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horiek erabiltzea onartzen duzu.