ALBISTEAK

Sortuk bere larritasuna agertu nahi du Ibon Iparragirre preso ondarrutarrak Alcala Meco espetxean hiru preso arrunten eskutik jasan berri duen jipoiagatik eta era berean, Oier Gomez-en egoera ere salatu nahi du, izan ere, duela gutxi tumore bat erauzi batitiote.

Sortuk bi preso hauen egoera larria salatu nahi du. Sortu-ren ustetan, gaixotasun larriak dituzten presoei aplikatzen zaien legedia arruntaren arabera etxean egon beharko lukete beren gaixotasunak eskatzen duen tratamendua jasotzen.

Tamalez, egoera hau behin eta berriz errepikatzen ari da, espainiar zein frantziako estatuetako espetxeetan. Hau guztia, bi estatuetan aplikatzen den mendekuzko espetxe politika ankerrarengatik ari da gertatzen.

Egoera larri hauen aurrean ezin da beste alde batera begiratu, gu guztion ardura da egoera hauek berriro eman ez daitezen neurriak hartzea eta euskal presoei dagozkien eskubide guztiak errespeta araztea.

Horregatik, Sortuk Ibon Iparragirre eta Oier Gomez-en behehalako askatasuna esijitzen du eta era berean gaixotasun larri edo sendaezinak dituzten preso politiko guztiak ere.

Gure zerbitzuak hobetzeko, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, eta iraunkorrak direnez, erabiltzaileei buruzko estatistikak ematen dizkigute. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horiek erabiltzea onartzen duzu.