ALBISTEAK

Auzitegi Nazionalak Sara Majarenas libre ez uzteko hartu duen erabakiaren aurrean, Sortuk erabat baztertzen du Auzitegiak hartutako erabakia, are gehiago, kasu honen baldintza lazgarriak kontutan hartzen baditugu.

Sorturen ustez, legedi arruntaren aplikazioarekin, Sara Majarenas bere espetxealdiaren 3/4ak beteak dituenez dagoeneko kalean egon behar luke bere alaba Izar zaintzen.

Aldiz, salbuespenezko legedia aplikatzen dute, mendeku gosez, senitartekoen, Izar alabaren eta Sara beraren sufrimendua areagotuz.

Azkenik, Sararen berehalako askatasuna exijitzen dugu eta salbuespenezko espetxe politikaren behin betiko amaiera.

Gure zerbitzuak hobetzeko, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, eta iraunkorrak direnez, erabiltzaileei buruzko estatistikak ematen dizkigute. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horiek erabiltzea onartzen duzu.