Sortuk Oier Gomez euskal preso politikoaren zigorraren etenaldia lehenbailehen gauzatu eta berehalako kaleratzea eskatzen du. Espetxean mantentzeak larriki urratzen baititu bere oinarrizko eskubideak.
Gaixotasun larriek jotako presoen osasun eskubideak ezin dira bermatu beren sorterritik ehunka kilometroetara diren espetxeetan. Areago, Oier-en gaitzak, tratamendua etxetik eta ospitaletik jarraitzea aholkatzen dute profesional guztiek, tratatzeko aukera bakarrak kartzelatik kanpo daude eta. Espainiar estatuak eta nazioarteko legediek aukera hori aurreikusten dutenez, legearen baitako erabaki zentzuduna da Oier kaleratzea.
Bakea soilik giza eskubideen errespetutik eraiki daiteke, pertsona guztientzako eskubide guztien errespetuan. Eta horregatik euskal presoen eskubideen errespetua eskatzen dugu. Urgentea da gaixo dauden edota zigorra beteta duten presoak kaleratzea, eta guztiak ahalik eta azkarren Euskal Herriratzea premiazkoa den bezalaxe.
Hau guztia aintzat hartuta, Oier Gomez-en askatasuna eskatzen du Sortuk. Oier-ena ez ezik gaixo diren beste euskal presoren egoerak ere herritarren mobilizazioa eskatzen du.