ALBISTEAK

Atxiloketa berri hau Alderdi Popularraren Gobernu espainiarrak konponbidearen aurka daraman estrategiaren adibide eta parte da. Kasu honetan, Estatu espainiarrak garatzen duen mendeku politikaren kutsua du atxiloketak.

Mexikoko gobernua blokeoa eta gatazkaren konponbidearen kontra dagoen estatu baten ildo beretik doa, euskaldun herritarrak atxilotuz eta errepresio ildoa erabiliz. ETA erakundeak bere prestutasun osoa agertu berri duenean bere armagabetzea behin betiko ixteko, estatu espainiarrak errepresio eta atxiloketa politikarekin temati jarraitzen du.

Azkenik, Mexikoko gobernuari deia luzatu nahi dio Sortuk konponbidearen aurkako Madrilen politikarekin bat egin ez dezan.

Gure zerbitzuak hobetzeko, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, eta iraunkorrak direnez, erabiltzaileei buruzko estatistikak ematen dizkigute. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horiek erabiltzea onartzen duzu.