Sara Majarenasen alabari alta eman dioten honetan, Sortuk amaren berehalako askatasuna eskatu nahi du. Bi argudio nagusiren bueltan: batetik, une berezi honetan alabaren zaintza egokia bermatu dadin beharrezkoa delako; eta bestetik, bere zigorraren hiru laurdenak beteta dituenez, kalean beharko lukeelako legedia arruntari jarraikiz. Beraz, Sara Majarenasek kalean behar du eta berehalakoan!
Bestalde, Aitzol Gogorzak gose greba utzi duen honetan, Sortuk bereziki salatu nahi du espainiar agintariek gaixo larriak diren presoekin daramaten mendekuzko politika kriminala. Espetxean pasatzen den egun bakoitzeko are larriagotzen da preso hauen guztien egoera, Aitzol Gogorza berarekin ikusten ari garenez. Gaixotasun larria duten presoak kalean behar ditugu eta berehala!