Sorturen Kontseilu Nazionalaren izenean egiten ari naizen lehenengo hitzok gaur, hemen, gure artean ditugun gonbidaturik berezienei zuzendu nahi dizkiet. Euskal preso politikoen senideei, hain zuzen ere. Zuei gure adore eta maitasun guztia eta, bide batez, mesede bat eskatuko dizuet. Zuen seme-alabei, zuen senar-emazteari, zuen anai-arrebei mezu hau ematea nahi dugu: beraiekin gaudela, orain eta beti, baina gure esku dagoen guztia eta gehiago egingo dugula beraiek gurekin lehenbailehen egon daitezen.

Gure herri eta auzo batzarretatik urrun eztabaida egin behar izan duten Sortukide guztiei, eta bereziki gaur hemen idazkari nagusi nahi genuenari, gure besarkadarik beroena. Gurekin nahi zaituztegu!

Munduko beste herrialde batzuetatik Sorturen Eratze-Biltzar honetara etorri zareten indar politiko lagunen ordezkariei argi eta ozen eskerrik asko esan nahi dizuegu. Ezker Abertzalea oso baldintza zailetan egon denean ere zuek zuen herrialdeetan eta munduko beste alde batzuetan gure bozgoragailua izan zarete, zuek gure borrokaren berri eman duzue, betiere begirunea eta elkartasuna adieraziz. Aurrerantzean Sortu Euskal Herrian eta Sortu izango den tokietan zuen borroken bozgoragailu izango duzue eta gaur hemendik zintzotasun iraultzailez gure begirunea eta elkartasuna adierazten dizuegu.

Euskal Herriko bazter guztietatik gaur Iruñera etorri zareten indar politiko, sindikal eta sozialei gurekin une berezi hau partekatzea eskertzen dizuegu, bihotz-bihotzez. Sorturentzat zuen aitortza garrantzitsua da eta espero dugu etorkizunean gerta daitezkeen elkarlanen oinarri izatea.

Akordio Estrategikoa gurekin batera izenpetu zuten ezkerreko indar politiko soberanistei eta Ezker Abertzalea osatzen duten gainontzeko erakundeei, Sortu eratu izana gure arteko lankidetza aberasgarri eta emankorra hobeto garatzeko abagune bilakatzea espero dugula esan nahi dizuegu.

Eta zuei, Sorturen biltzarkideoi, Sorturen bizkar-hezurra zaretenoi, gaurkoan zera esan nahi dizuegu: sortu dugu Sortu eta ez egin zalantzarik, gaurdanik aurrera Sortu sortzen jarraitu behar dugu. Ezker Abertzaleak daukan ondare politiko nagusia baita herriz herri eta auzoz auzo daukan kidegoa eta Sortuk haien guztien etxea izan behar du. Egia da, ez gara berriak, ez hemen gaudenok, ezta Biltzar honetan ordezkatzen ari zareten kide guzti-guztiak ere. Sortu sortu berria da, bai, baina Sortukideok ez gara berriak, herri eta langile borroka guztietatik gatozelako.

Borrokak, askapen prozesuak berak, honaino ekarri gaitu. Berak ekarri digu Sortu eta guk guztiok Sortu askapen prozesua bururaino eramateko tresna bihurtu behar dugu. Ibilbide horretan ez dira gorabeherak eta kontraesanak falta izango, baina askatasunerainoko bidea ez da ez zuzena, ez lineala izango ere.

Erronkez jositako etorkizuna dugu gure aurrean. Baina iragana behin betiko atzean uzteko gatazka politikoari irtenbide integrala ematea ezinbestekoa da. Blokeo egoera oro gaindituz, gatazkaren muin politikoa askatzea eta gatazkaren ondorio guztiei irtenbidea ematea lehentasun izango ditugu. Ez da erraza izango. Bakezale asko omen dago Madrilgo eta Pariseko gobernuetan, baina gaur egun eragile politiko nagusien artean bakegile gutxiegi topatzen ari gara. Bai ondorioen atalean, bai gatazkaren muinaren atalean Sortuk euskal jendarte gehiengoarekin batera herri presioa antolatuz eta elkarrizketa-gune berriak zabalduz aurrera egiten jarraituko du, Euskal Herriak lehenbailehen behar eta merezi baitu bake eta askatasun orainaldia.

Askatasun osoa dugu helmuga. Estatuek erakutsi digute zein politika duten Euskal Herriarentzat: ukazioa eta inposizioa. Ez dago besterik. Duela hogeita hamar urte luze espainiar Estatuak Euskal Herriari bi igeri-leku, bata hemen, iruñean, bestea Gasteizen, eraiki zizkion. Harrez geroztik, itsasoa ondoan izan arren, beraien burua abertzaletzat duten indar politiko batzuk igeri-lekuari begira liluratuta jarraitzen dute.

Hogeita hamar urte luzeotan igeri-lekua nola hobetu, nola edertu, zein apaingarri eta zein txirrista edo zein tranpolin jarri, jiraka eta bueltaka egon dira. Eta horretan segitzen dute.

Eta gu ere bi igeri-leku horietan gaude. Baina gauza batetaz ez dugu zalantzarik, Herri honek, inoiz bere buruaren jabe izan nahi baldin badu, mugarik gabe nabigatzeko itsaso zabala behar du. Eta burujabetza-itsasoa behar dugunean, igeri-leku baten inguruan bueltaka ibiltzea denbora galtzea besterik ez da. Gaur egun abertzaletasunaren eremuan lehia hori dugu, batetik, igeri-lekuaren inguruan, daukagunari eusten, segitzeko indarrak batzeko esaten dutenak, eta bestetik, itsasoan nabigatzen hasteko indarrak bildu nahi ditugunok.

Para que este Pueblo sea dueño de su destino necesita poder navegar sin límite alguno. Necesitamos un mar de soberanía para Euskal Herria y mientras tanto, estar dando vueltas sin parar a la piscina del marco autonómico agotado no tiene ningún sentido, es perder el tiempo. Ésa es la verdadera pugna que existe hoy día en el mundo nacionalista, quienes propugnan que unamos fuerzas para mantener como está lo que que hace treinta años nos dieron y quienes queremos unir fuerzas para avanzar hacia la soberanía nacional de Euskal Herria.

Lehenengoa, zalantzarik ez, erosoagoa eta errazagoa da, bigarrena, askatasunera eraman gaitzakeen bide eraginkor bakarra da. Ez da, beraz, hegemonia politiko-instituzionala lehian dagoen kontu bakarra, baizik eta batzuk eta besteok hegemonia hori, tresna hori, zertarako nahi dugun. Sortu prest dago Euskal Herriaren lema eskifaia politiko eta sindikal guztiarekin partekatzeko, noski, nora goazen adosteko gai baldin bagara. Eta igeri-leku batean zein bestean, Iruñean eta Gasteizen, itsaso zabalera etortzeko prest dauden guztiekin igeri eginez nabigazioan trebatzeko prest gaude.

Hori da Herri gisa gure aurrean dugun erronka nagusietako bat. Bestea, ordea, mundo osoko ingurumena suntsitzen eta milioika pertsona gosez hiltzera eta miseria gorrira kondenatzen ari den sistema kapitalista borrokatzea. Sozialistak gara eta horregatik ezin ditzakegu gaur egun ugaritzen ari diren injustiziak eta bidegabekeriak onartu. Ez da kapitalismoari hortzak erakusteko unea, koska egitekoa baizik. Koska egin behar diogu, bestela kapitalismoa den harrapariak geu guztiok ziplo jango gaitu.

Egoera honek eredu politiko eta sozialaren aldaketa erradikala eskatzen du. Mundu osoan ez dago sistema suntsitzaile hau atseginago edo itxurosoago egiteko makillaje nahikorik. Sozialdemokraziak porrot egin du. Ez dago kapitalismo basati hau humanizatzeko modurik. Neoliberalismoaren aurrean ezkerretik eta behetik gora alternatiba berriak eraikitzeko garaia da. Eraso eta murrizketei erantzutea ez baita nahikoa.

La actual coyuntura exige un cambio radical del modelo político y social. No hay en el mundo tanto maquillaje para hacer más presentable o agradable este sistema criminal. La socialdemocracia ha fracasado, porque no hay forma de humanizar este capitalismo salvaje. Es momento de construir nuevas alternativas de izquierda desde abajo hasta arriba, porque no basta con responder a las agresiones y los recortes. Es el momento de la Revolución Democrática Nacional, es el momento de democratizar la economía mediante la acción política en el camino a un Estado Socialista Vasco.

Iraultza Demokratiko Nazionala egiteko garaia da. Gizon-emakume ororentzako justizia soziala eta haien arteko parekidetasuna, ama-lurrarekiko errespetua eta euskal lurralde guztien arteko kohesioa dira, besteak beste, lan eremuak. Euskal Estatu Sozialistaren bidean, ekonomia demokratizatu behar dugu, politikaren bitartez, ekonomia herritarren beharren eta eskubideen mesedetan jarri arte.

Politika ez da, ordea, bakarrik instituzioetan egiten. Kalearekiko entzungor, lau hormen artean bahituta gelditzen den politikak bere indar eraldatzailea zeharo galtzen du. Eta politika izateari uzten dio, antzezpena hutsa bihurtuz.

Hemen dauzkagun arazoak konpontzeko erabakiak hementxe bertan hartu behar dira, Madrilen, Parisen eta Bruselan erabakiko dutenak ez dituelako gure arazoak konponduko. Burujabetza da emergentzia egoeratik ateratzeko Euskal Herriak duen irtenbide bakarra.

Herri mugimenduaren eta instituzioen arteko dialektikatik zapalkuntza gaindituko duen herri boterea eratu behar dugu eta Sortuko kideok batean zein besteetan izango gara, borroka ideologikoari eta konfrontazio demokratikoari hauspoa emanez.

Las decisiones que tomen en Madrid, París o Bruselas no van a solucionar los problemas que tenemos aquí. Sólo pueden agravarlos. Hay que decidir aquí como solucionamos los problemas que tenemos aquí. La soberanía es la única salida que tiene Euskal Herria para escapar de esta situación de emergencia nacional. De la dialéctica entre el movimiento popular y el ámbito institucional ha de surgir el poder popular que superará la opresión que padecemos y las y los miembros de Sortu estaremos tanto en uno como en otro, impulsando el cambio político y social mediante la lucha ideológica y la confrontación democrática.

Zuek zarete gure ondare politiko nagusia eta zuek zarete gure helburuak gauzatzeko burua eta bihotza. Hemendik aurrera antolakuntza eta borroka, ez dago beste biderik. Honaino ekarri gaituen indarrak Independentzia eta Sozialismoa lortzera eramango gaitu, goazen, bada, Euskal Herriaren eta askatasunaren alde borrokatzera.

Para poder mejorar nuestros servicios, utilizamos cookies propias y de terceros, siendo ellas persitentes, que nos permiten obtener estadísticas de los usuarios. Si continua navegando consideremos que acepta su utilización.