INDARKERIA SEXISTAREN SORBURUA
Indarkeria eta eraso sexistak ezin dira gertaera isolatu edo salbuespen gisa ulertu. Gure ordena sozialaren adierazpiderik larriena da. Larriena, bai, baina ez salbuespena. Emakumeen eta gizonen arteko bereizkeria- eta dominazio-harremanen isla dira. Dominazio-mota eta indarkeria-mota sotilagoak eguneroko ogia dira eta naturaltzat ematen ditugu. Erailketak, jipoiak eta eraso sexualak adierazpiderik larrienak eta agerikoenak dira baina intentsitate txikiko indarkeria eguneroko ogia dugu.

Hargatik, indarkeria sexistaz hitz egiten dugunean, ezinbestean kokatu behar dugu sistema heteropatriarkal oso baten baitan.

La violencia sexista no es más una cruda expresión de la relación de dominación entre hombres y mujeres, es decir, del sistema heteropatriarcal.

NOLA GAINDITZEN DA INDARKERIA SEXISTA

Horregatik, indarkeria sexista gainditzeko EZ da nahikoa erantzun poliziala edo judiziala: ordena soziala irauli behar dugu, harreman berriaren sorkuntzan balore feministak oinarri izanik.

Emakumeon zapalkuntza-sistema agerian jarri eta berdintasunean oinarritutako sistema berri bat sortu behar dugu.

Indarkeriak, beraz, jatorri estrukturala duen heinean, aurre egiteko neurriak eta erantzunak ere integralak izan behar dute.

No es suficiente con una respuesta judicial o policial. Tenemos que dejar en evidencia el sistema de opresión hacia la mujeres y crear uno nuevo basado en la paridad.

Indarkeriaren prebentzioan egin behar da bereziki ahalegina, neska-mutilak, emakumeak eta gizonak, askatasunean heziko dituen hezkuntza sustatu behar da. Pertsonon sozializazio-prozesuei erreparatzea ezinbestekoa da, hortaz.

Era berean, ezinbestekoa da emakumeen boteretzea eta herritarren arteko babes- sareak sustatzeko neurriak martxan jartzea, emakumeen biktima papera bultzatu ordez. Emakumeak beraien ekintzen eta buruen jabe izateko indartu behar dira eta indarkeria egoerei aurre egin eta egoera hauek ondo kudeatzen jakin dezaten. Emakumeen eta herritarren arteko babes-sareak sortzea ere garrantzitsua da, bakardade sentsazioari eta babesgabetasun egoerei aurre egiteko. Autodefentsa feminista izan behar dugu indarkeriari aurre egiteko oinarria.

Mugimendu Feministaren ekimenak indartzea guzti honi aurre egiteko. Horretarako, mugimendu feministari aitortza politikoa ematea ezinbestekoa da.

Erakunde publikoek arazo honi erantzuteko plan integralak diseinatzea, prebentzio- politiketan oinarrituta. Nafar Gobernuak eta Jaurlaritzak erakunde bakoitzaren eskumenak zehaztea; indarkeriaren biktima diren emakumeentzako arreta koordinatua bermatuko dutenak, erantzun horietan salaketa jartzeko aurre-baldintzarik eskatu gabe; eta indarkeria egoerak nozitu dituzten emakumeen boteretzea sustatuko dutenak.

No hay que potenciar a la mujer como víctima, sino empoderarla, que las mujeres seamos dueñas de nuestras acciones y de nosotras mismas. La educación juega un papel fundamental en ello, como herramienta para el empoderamiento y la prevención. Las políticas públicas han de fundamentarse en esos criterios.

ZER EGITEN DA INDARKERIA MATXISTAREN AURREAN?
Erakundeen aldetik erantzun epel eta anekdotikoa ematen zaio. Ardura emakumeengan jartzen da. Arazoa pertsonal bihurtzen da. Baina PERTSONALA POLITIKOA da eta indarkeria sexistaren arazoa ez da arazo indibiduala. Ez "biktimarena", ez erasotzailearena, soilik.

• Hezkuntza giltzarria dela aldarrikatzen da baina erakundeek eskola segregatzaileak finantzatzen jarraitzen dute.
• Emakumeen autonomiaz hitz egiten da baina emakumeen askatasuna mugatu nahi da: gorputzaren, haurdunaldiaren, sexualitatearen eta amatasunaren inguruan erabakitzeko askatasuna kendu nahi zaie, PP- UPNk abortu eskubidea murrizteko proposaturiko neurriak horren adibide gordina dugularik.
• Erakundeek azaroaren 25ean txapa morea janzten dute baina berdintasun-politiketara bideratutako aurrekontua murrizten ari dira. Berdintasunaren diskurtsoa makillaje gisa erabiltzen da. Adibide gisa, 2014rako EAEko aurrekontuetarako EAJk aurkezturiko proiektuan diru kopuru berbera proposatzen da Emakunderentzako eta ertzainen uniformeetarako.
• No vale con ponerse cada 25 de noviembre una chapa morada si mientras tanto año tras año se recorta en políticas de igualdad. No vale ponerse una chapa morada si se ataca la autonomía de las mujeres con políticas retrogradas y machistas como las del PP y UPN.

NOLA GAINDITZEN DA INDARKERIA SEXISTA: EMAKUMEON BOTERETZEA ETA AUTODEFENTSA FEMINISTA
Emakumeok biktima paperean geratu gabe, gure burua guk aterako dugu gauden tokitik: Emakumeon artean, zapalduen artean, ELKARTASUN-SAREAK eraiki eta egoerari aurre egiteko prestatu:
• Beldurra sentitzen irakatsi digute baina guk beldurra kudeatzen ikasi behar dugu, eta horretan ari gara.
• AUTONOMIA: besteak gabe ezer ez garela irakatsi digute, baina emakumeak pertsona osoak garela aldarrikatzen dugu; emakumeak gabeziaz betetako pertsona gisa hezi gaituzte. Emakume izateko 11 modu daudela aldarrikatzen dugu. Denak zilegi. Nahi duguna izateko askatasuna aldarrikatzen dugu. Anitzak gara, pertsona osoak gara eta gure autonomia eraikitzeko lanean ari gara.

Ez gara besteen zerbitzura gauden gorputzak, ez gara besteak zaintzeko bizitzak.

Indarkeria sexista, dominazio-harremanak eta kontrola IDENTIFIKATZEA ez da beti erraza, horrekin hazi garelako, ez dugulako besterik ezagutu eta askotan merezi duguna daukagula pentsatzen dugulako.

Indarkeria eta dominazio-harremanetatik ASKATZEA ez da beti erraza. Beldurra, gertuko pertsona salatu nahi ez izatea, ingurukoei kalterik egin nahi ez izatea eta beste hainbat kontu nahasten direlako.

Parekidetasunean oinarritutako harremanak ERAIKITZEA ez da erraza, abiapuntua ez baita berdintasunekoa. Baina hori da gure erronka eta horretarako lan egingo dugu.

El empoderamiento de las mujeres y la autodefensa feminista son la vía para afrontar la violencia sexista. Por ello, consideramos que el día de hoy, es un día para reivindicar el protagonismo de las mujeres, para reivindicar el empoderamiento de las mujeres.

Horregatik guztiagatik, azaroaren 25a, indarkeria sexistaren aurkako eguna, emakumeon protagonismoa aldarrikatzeko eguna da, emakumeon boteretzea aldarrikatzeko eguna.

Horregatik, Euskal Herriko Koordinadora Feministak deituriko mobilizazioetan parte hartzeko deia luzatzen diogu herritar orori.

Para poder mejorar nuestros servicios, utilizamos cookies propias y de terceros, siendo ellas persitentes, que nos permiten obtener estadísticas de los usuarios. Si continua navegando consideremos que acepta su utilización.