Hasier Arraizi elkarrizketa egin diote gaur Info7 irratian.

 

Arraizek aktualitate politiko eta sozioekonomikoaz hitz egin du: ETAren desarmeaz eta gaiari buruz ordezkari politikoek egin dituzten adierazpenez, Gobernu espainiarra Urquijoren bidez uda honetan egiten ari den erasoak, langileen aurkako etengabeko erasoez eta fiskalitate arloan PNV eta PSEk lortutako akordioaz.

Kurtso politiko berria oso garrantzitsua izango dela azpimarratu du Arraizek, "erabakitzeko eskubidearen urtea izango da Europan", bere esanetan. Herri aktibazioa ezinbestekoa dela adierazi du eta, horregatik, bihar EH Bilduk Bilbon burutuko duen manifestaziora joateko deia egin du beste behin ere.

 

Para poder mejorar nuestros servicios, utilizamos cookies propias y de terceros, siendo ellas persitentes, que nos permiten obtener estadísticas de los usuarios. Si continua navegando consideremos que acepta su utilización.