ALBISTEAK

Urkullu lehendakaria eta espainiar estatuko industria ministroa Juan Manuel Soria 2014rako susperraldi ekonomikoaren gezur berdinean tematzen dira. Gezurra da eta jendarteaz trufatzen ari dira.

Urkullu eta espainiar ministroak diskurtso bertsua erabiltzen dute biek ere eredu ekonomiko berdina dutelako, egungo egoera larrira ekarri gaituen eredua: biek ere jarraibide berdina dute, politika berdinak aplikatzen dituzte betikoei mesede egiteko eta langile klasea eta herritarrak kaltetzeko.

Erabat lotsagarria da Urkullu lehendakaria Euskal Herritik Borboien eskutik joatea, espainarren zamara menderaturik dagoen herritik.

Erabat onartezina da Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa-ko ordezkari instituzional gorenak frankoren erregimenak inposaturiko monarkiarekiko hain sumiso agertzea. Zer nolako aurrerapena bultza dezake Urkullu sumisoak-otzanak frankismoarekin apurtu etzuen eredu politikoaren aurrean?

Urkullu jauna, EHBilduren iparrorratza ez da sumisioaren S-az idazten, EHBilduren iparorratza "I"az idazten da, intsumisioa, independentzia eta internazionalismoaz.

Gure zerbitzuak hobetzeko, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, eta iraunkorrak direnez, erabiltzaileei buruzko estatistikak ematen dizkigute. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horiek erabiltzea onartzen duzu.