Sortuko kideok atsekabe eta samin handiz jaso dugu Inazio Agirre gure kidearen heriotzaren berri. Euskal Herriaren eta euskararen militante nekaezina bart zendu zen, istripu batek eragindako zauri larrien ondorioz.
Ekarpen humano eta militante oparoa egin digu Inaziok: Ezker Abertzaleko antolakunde ezberdinetan parte hartuz, hainbat herri eragileetan, kulturgintzan, arlo instituzionalean eta bereziki, euskalgintzan. Euskara izan da Inazioren borrokarako tresna eta borroka eremu. Egun, Sorturen euskara lan taldeko kide genuen.
Doakie Sorturen izenean besarkadarik sentikorrena Inazioren senide eta lagunei.
Agur eta ohore, Inazio!
Sortu,
2014ko abuztuak 18
