Lehenik eta behin, Sortuk bere dolumin sentituenak adierazi nahi dizkie Didier Rouget-en senide eta lagunei.
Galera handia suposatzen du gure herriarentzat Didier Rougeten heriotzak; borrokalari nekaezina zen Didier, Euskal Herrian ematen ziren eta oraindik ematen diren eskubide urraketak, euskal preso politikoek pairatzen dituztenak bereziki, Europako instituzio ezberdinetan salatu zituen hainbatetan.
Gaixo egonda ere, eskubideen defentsaren aldeko borrokari eutsi zion eta horren emaitza, besteak beste, Estatu espainiarrak euskal preso politikoei ezarritako "Parot dotrina" delakoaren baliogabetzea.
Ez zen presoen eskubideen defentsa izan bere lan eremu bakarra; aurretiaz, Estrasburgora eraman zuen Ezker Abertzaleko erakunde politikoen legez kanporatze politika espainiarraren salaketa.
Euskal Herritik kanpo sortua izan arren, elkartasunetik konpromisora igaro eta gure herriari dagozkion eskubideen aldeko militante fina galdu du Euskal Herriak.
Agur eta ohore, Didier!
