Hainbat komunikabidetan EAJren eta Sorturen arteko harremanen inguruan esaten ari direnen harira, honakoa adierazi nahi du Sortuk:
- EAJren iturriak aipatzen dituen informazio horien arabera, EAJk Sorturi gatazka politikoaren ondorioen konponbiderako dokumentu bat helarazi dio. Dokumentua jaso duela baieztatzen du Sortuk.
- EAJk eta Sortuk konpromisoa hartua dugu bi indarren arteko harreman politikoak komunikabideen esparrutik kanpo lantzeko.
- Kasu honetan gertaturiko filtrazioa ez dator bat harturiko konpromiso horrekin.
- Horrela bada, Sortuk deia luzatu nahi dio EAJri: Bi indar politikoen helburua izango bada elkarrizketa bide bat zabaldu eta akordioak erdiestea, atera dezagun gaia eguneroko eztabaida politiko eta mediatikotik.
