ALBISTEAK

Sorturen Kontseilu Nazionalak doluminak eta besarkada beroa igorri nahi die zendu berria den Amaia Bao-ren senitarteko eta gertukoei.

Amaia Bao-k lan militante eskerga eman zuen Euskal Herriaren alde bere bizitza osoan zehar Ezker Abertzalean eta bereziki ANV-Eusko Abertzale Ekintzan bere bikotekide eta burkide izan zen Kepa Bereziartuarekin batera. Bere konpromiso politikoa tarteko espetxea ezagutu zuen 1997an Herri Batasunako Mahai Nazionaleko kidea izateagatik, eta beste milaka euskal herritarrek egin zuten modura Ezker Abertzalearen ilegalizazioari egin zion aurre eskura izan zituen baliabide politiko guztiak erabilita.

Gure herriaren alde egin zuen hautuagatik eta funtsean pertsona konprometitu eta eskuzabala izan zelako izango dugu Amaia beti gogoan. Izar berri bat piztera joan da Euskal Herriko zeru gainera. Adiorik ez Amaia, gero arte baizik!

Gure zerbitzuak hobetzeko, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, eta iraunkorrak direnez, erabiltzaileei buruzko estatistikak ematen dizkigute. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horiek erabiltzea onartzen duzu.