ALBISTEAK

Anton Borja zendu zaigun honetan, Sortuk bere ibilbide profesionalaz gain, bere konpromiso militantea azpimarratu nahi du. Harro esan dezakegu, urte luzetan, ezker abertzaleak Anton Borjaren ekarpen teoriko ugarirekin kontatu ahal izan duela, Euskal Herrian beste eredu sozial eta ekonomiko bat eraikitze bidean.

Azken denboran, Anton Borja Sorturen sozio-ekonomiako batzordean parte hartzen zuen eta esan nahi dugu bilera guztietan eginiko ekarpenak zein ondoren bideratzen zituenak beti zirela balio handikoak. Antonek azkeneko urteak politika neoliberalak kritikatzen eta Euskal Herriarentzat beste eredu produktibo bat eraikitzeko bidean proposamenak egiten pasatu ditu gure artean, dela industria politika berri bat, dela Kutxabanken funtzio soziala eta publikoa bermatzeko ekarpen zehatzak eginez. Noski, bere lan teoriko eta politikoaz gain, Anton beti zegoen prest mobilizazioetan parte hartzeko eta herritarren parte hartzea helburu zuten ekimen sozialak bultzatzeko.

Sorturen izenean, beraz, urteetako lana eta konpromisoa eskertu eta goraipatu nahi dugu. Era berean, bere senitarteko eta lagunei gure doluminak azaldu eta besarkada handi bat helarazi nahi diegu. Zalantzarik ez izan, Antonek markatzen lagundu duen bidean aurrera egingo dugula Euskal Herri berde, more eta gorria eraiki arte.

Gure zerbitzuak hobetzeko, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, eta iraunkorrak direnez, erabiltzaileei buruzko estatistikak ematen dizkigute. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horiek erabiltzea onartzen duzu.