ALBISTEAK

SORTUren Kontseilu Nazionalak atsekabe sakona azaldu nahi du Periko Solabarriaren heriotzagatik eta familia, lagunartea eta Ezker Abertzaleko kide orori dolumin sentituak  helarazi nahi dizkie.

Periko Solabarria tamaina handiko pertsona izan da. Bere bizitza laburbiltzen duen hitz bat hautatzekotan hitz hori "konpromisoa" izango litzateke zalantzarik gabe; bizitza oso bat beti eta edozein zirkunstantziatan bere herrikideekin konprometitua, zapalkuntza modurik lazgarrienean jasandakoekin zein langileria klasearekin lerrokatua; momentu oro Euskal Herriaren aldeko borrokaren apustutik eta independentzia eta sozialismoaren eraikuntzarako tresna hutsa baino ez den Ezker Abertzalearen baitan.

Ezkerreko militante gisa emandako lekukotasuna mirestekoa izan da; Perikok erabat uztartu zituen bizitza publikoa eta pribatua bien arteko koherentziari kontzesiorik egin gabe; pentsatzen zuenaren arabera bizi izan zen beti eta baita bizi zen bezala pentsatu ere.

Periko Solabarria zendu izanak umezurtz sentiarazi gaitu Ezker Abertzaleko militanteok. Utzi digun ondare politikoaren hartzaileak garen heinean bere borroka grinari segida emateko konpromisoa geure egiten dugu; berak emandako testigantza erraldoiaren hainakoa izatea ez da inondik ere lan erraza izango.

Adiorik ez Periko, egun handira arte!

Gure zerbitzuak hobetzeko, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, eta iraunkorrak direnez, erabiltzaileei buruzko estatistikak ematen dizkigute. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horiek erabiltzea onartzen duzu.