ALBISTEAK

Duela gutxi ezagutu dugun informazioaren arabera, Espainiar estatuko Auzitegi Nazionalak Ernaiko eta Topatuko kideak absolbitu egin ditu.

Berri on bat ezagutu dugu gaurko egunez. Sortu-k elkartasun osoa adierazi nahi die gaurko egunez libre geratu diren Ernai eta Topatuko kideei.

Ohar honen bitartez, Sortuk gogorarazi nahi du oraindik ere hamarnaka militante independentista daudela epaiketa zain eta beste hainbeste espetxeratuak izan direla. Hortaz, guztien absoluzioa eta askatzea esijitzen dugu eta epaiketa politiko guztien etetea.

Gure zerbitzuak hobetzeko, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, eta iraunkorrak direnez, erabiltzaileei buruzko estatistikak ematen dizkigute. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horiek erabiltzea onartzen duzu.