Bilboko Sortuk adierazi nahi du bilbotar bi hauenganako espetxeratze agindua zein berau eman duen Espainiako Audientzia Nazionala tokiz eta garaiz kanpo daudela erabat. Izan ere, hau ez da kartzelak betetzeko garaia, espetxeak hustekoa baizik. Cardaño eta Fernandezen aurkako epaia, gainera, 2001eko kasu bati buruzkoa da, eta torturapean eginiko adierazpenak ditu oinarri. Horrenbestez, are zentzugabeagoa eta ezin onartuzkoagoa da bilbotar bi hauen kontrako ekinbidea. Espainiako Audientzia Nazionala desagertzeko garaia da. Konponbide garaia da.
