Askapenaren kontrako epaiketa salatzeko astelehenean Iruñean egingo den mobilizaziora joateko dei egiten du Sortuk.
Datorren urriaren 19an hasiko da Entzutegi Nazional espainiarrean Askapenaren aurkako epaiketa. Walter Wendelin, Gabi Basañez, David Soto, Aritz Ganboa eta Unai Vazquez internazionalisten aurka 6 urteko espetxe zigor eskaera dago eta era berean, Askapena beraren legez kanporatze eskaera. Euskal Herriarentzat eskaintza errepresiboa baino ez duen Estatu baten logika kokatzen da epaiketa berri hau.
Euskal herritarrek epaiketa politikoak errefusatzen dituzte eta demokraziaren, oinarrizko askatasunen eta garai berrien kontrako tresnatzat hartzen dituzte. Askapenaren kontrako epaiketa horren adibide argia da. Epaituek beren eskubideen erabilpena egin zuten Euskal Herria internazionalista baten alde borrokatzeko, Euskal Herria, independente, sozialista, antipatriarkal eta internazionalista baten alde, eta horregatik kondenatu nahi ditu Espainiako estatuak.
Horrela bada, Askapenaren kontrako epaiketaren kari Euskal Herrian zein nazioartean Estatu Espainolaren kontra egindako herri epaiketen herri sententzia aurkezteko urriaren 12an Iruñean eguerdiko 12etan Antoniutitik hasita burutuko den Herri Libreen Martxan parte hartzeko deia zabaldu nahi du Sortuk.
