ALBISTEAK

Gaur Sorturen Nazio Batzarra burutzen ari gara Donostiako Iratzar aretoan, egoera politikoaren azterketa burutu eta etorkizunari buruzko ildoak zehazteko.

Gaur inoiz baino gardenago azpimarra daiteke Espainiar estatuaren izaera antidemokratikoa. Estatu osoa kolpatzen duen krisi latz baten erdian, ukazio eta errepresioa jarraitzen dute izaten Madriletik datorren errezeta.

Konstituzio jaio zenean guk esan genuen giltzarrapoa zela. Giltzarrapo hori apurtzea da gure lehentasuna. Estatuak ez du borondate demokratikorik, hori argi ikusten dute katalanek eta guk argitasun berdinarekin ikusten dugu ere.

Amaitu da aldebikotasunaren garaia, aldebakartasunetik aurrera egiteko aro berrian sartu gara. Estatuko nazio ezberdinetako prozesu eratzaile eta independentistak dira Estatu osoan horrelako prozesu bat behartu ahal dutenak.

Independentziarako trantsizioa burutzeko eta Euskal estatuari ateak alderik alde zabaltzeko ibilbide bat eskainiko diogu gure herriari.

Gure zerbitzuak hobetzeko, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, eta iraunkorrak direnez, erabiltzaileei buruzko estatistikak ematen dizkigute. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horiek erabiltzea onartzen duzu.