Aurreko ekainean, Sortuk "Kapitalismoa eta aberastasunaren banaketa Euskal Herrian" izeneko 2. informea kaleratu zuen. Txosten honen bueltan ere herrialdekako mintegiak antolatzea erabaki dugu. Sortukideei ez ezik, mintegi hauek Ezker Abertzaleko kidego osoari zabaldurik daude, errealitatearen azterketatik aurrera begirakoari buruz denon artean eztabaidatu ahal izateko.
GIPUZKOAKO MINTEGIA Azaroaren 13an, ostirala, 18:30ean, izango da Iratzar Aretoan (Zuatzun industrialdea, Donostia. Mintegia bi zatitan banatu dugu:
• Lehen zatia hitzaldi formatuan burutuko dugu txostenaren gaineko azalpenak eta galdera zehatzak eginez.
• Bigarren zatian taldekako bi ariketa egingo ditugu, txosteneko ideia nagusiak azpimarratu eta aurrera begirako eginbeharren eztabaida burutzeko.
Etortzekoak bazarete, konfirmatu helbide honetan zuen etorrera mesedez:
E-posta hau spambotez babestua dago. JavaScript behar duzu ikusi ahal izateko.
Gainontzeko herrialdeetako mintegien datak zehazteke daude oraindik.
